Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3218

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2017 urtea.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2030 Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, diru-laguntzen programa hau eratu da honako helburu nagusi honekin: Euskal Autonomia Erkidegoko energia konbentzionalaren kontsumoa murriztea, energia geotermikoa aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hartara, energia berriztagarrien parte-hartzea areagotzea lortuko da.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2017ko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2017ko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2017ko ekainaren 5a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala