Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3216

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen 2017ko programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen dituena, eta deialdia egiten duena.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2030ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, diru laguntzen programa hau eratu da honako helburu nagusi honekin: Euskal Autonomia Erkidegoko energia konbentzionalaren kontsumoa murriztea, biomasa aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hartara, energia berriztagarrien parte hartzea areagotzea lortuko da.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (dekretu horrek bigarren aldiz aldatzen du martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua), biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen 2017ko programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen 2017ko programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2017ko ekainaren 5a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala