Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3208

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 8koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Donostiako Agiti kalan itsas amuarraina hazi eta gizentzeko proiektua.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espediente hau izapidetzen ari da: itsas amuarraina (Salmo trutta fario) hazteko itsas hazkuntzako instalazio bat jartzea Donostiako Agiti kalan.

Horrenbestez, Ingurumen Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egunez, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Espedientea: Culmanor-en proiektua, birzirkulazio-sistemen bitartez itsas amuarraina (Salmo trutta fario) hazi eta gizentzea helburu duena. Tokia: Donostiako Agiti kala.

Proiektuak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Proiektua onartzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena.– Espedientea helbide honetan dago ikusgai:

http://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/culmanor-proeiktua/web01-a2arraku/eu/

Eskuragarri dago, baita ere, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I Eraikina, 3. solairua). Bertan eskura daiteke proiektuaren gaineko informazioa.

Alegazioak aurkez daitezke 30 eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoitza elektroniko honetan:

pesca-dec@euskadi.eus

Edo Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala