Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3205

175/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko dena (behin-behineko pertsonala).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 14. artikuluaren arabera, lanpostuen zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak barne hartu beharko dituzte, eta funtzionarioentzat, lan-kontratudun langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordeak diren bereizi. Manu hori betetzeko argitaratu zen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onesteko dekretua aldatzen duena, eta dekretu horren bidez onartu ziren behin-behineko langileentzako lanpostuen zerrendak. Era berean, dekretu horrek apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordeztu zuen, zeina deusez deklaratu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2006ko urtarrilaren 12ko epaiaren bidez. Ordutik hainbat aldiz aldatu da aipatu dekretua, eta, egun, indarrean da apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda.

Lanpostuen zerrendak dira administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokorra eta estrukturalari buruzko proposamena onartzeko Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian aurreikusitakoa betetzeko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluari dagokionez.

Lanpostuen zerrenda honek zehazten ditu funtsezko ezaugarriak, horiek betetzeko eskatutako eskakizunak eta postuen ordainsari-erregimenari dagozkion beharrezko zehaztapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko lanpostuen zerrendak arautzeko apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluaren arabera, eta urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuak emandako idazkeran, zeinak, batetik, erantzuten baitio 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan aurreikusitakoari eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluko eta Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiko aurreikuspenak bateratzen baititu.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko ekainaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta apirilaren 9ko 189/2013 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala