Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3202

AGINDUA, 2017ko ekainaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, honako agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2017ko maiatzaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak onartzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2017ko maiatzaren 22ko Aginduan (Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak onartzeko dena), 2017ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (104. zenbakia) argitaratutakoan. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/2723 (293/23) orrialdean, II. eranskinean, 511000 lanpostua, 2 dotazioa, Garraioaren Antolamenduko eta Kudeaketako Teknikaria, H.E./P.L. zutabean «0» dio baina «3» esan behar du eta Derr. Egun/Fecha Precep. zutabea zuriz agertzen da baina «1998/03» esan behar du.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala