Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2017ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3201

AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe geratuko dela adierazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko apirilaren 7ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat (2017ko apirilaren 20ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari-lanpostuaren deialdia (520010 kodea, 4. dotazioa) bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

En Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala