Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3182

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Zubieta TAE izeneko 132/30 kV-ko Transformazio Azpiestazioa ezartzeko proiektua, Donostia udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE) eta goi-tentsioko instalazioen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-RAT 01etik 23ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua (2014-06-09ko BOE); Ingurumen-inpaktuari buruzko abenduaren 9ko, 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean erakutsiko da erreferentziako azpiestazioa. Izan ere, instalazio horri dagokionez eskatu dute administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea, herri-onurako deklaratzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza: San Adrian hiribidea 48, 48003 Bilbao (Bizkaia).

Erreferentzia: 20-24069/AT-D-2017-18.

Azpiestazioaren ezaugarriak: espedientean dagoen Ion González del Hoyo jaunak 2017ko apirilean sinaturiko proiektuan jasotakoak.

Azpiestazioa non kokatua dago: Donostia udalerrian.

Helburua: Zubieta TAE izeneko 132/30 kV-ko Transformazio Azpiestazioa ezartzea.

Aurrekontua: 5.773.317,60 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Espedientea eta ingurumen eraginaren azterlana aztergai egongo dira Donostiako Easo kaleko 10.ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, edo dagokion udaletxean. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2017ko maiatzaren 22a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala