Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3169

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia iragartzen baita «Estrambasaguas TEAren Berguenda tentsio ertaineko aireko linea elektrikoaren eraberritzea, Fresneda eta 20425. euskarriaren arteko tartean» izeneko proiektuak ukitzen dituen zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko, Gaubea udalerrian (Araban).

Esp.: 01-AT-H-2016-00007

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez, goian aipatu elektriko instalazioa baimendu zen, egikaritze-proiektua onartu zen eta instalazioa herriarentzat onuragarria dela aitortu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra bai eta ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horri jarraikiz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, Lurralde bulego honek erabaki du eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Gaubeako udaletxean agertzeko dei egitea, 52. artikuluak ezartzen duen prozedurari jarraituz, eragindako ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko.

Interesdun oro eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak bilerara joan beharko dira, bai pertsonalki, bai behar bezala baimendutako ordezko bat bidalita; titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioko azken ordainagiria eraman beharko dituzte. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak 2017ko uztailaren 28an jasoko dira, 10:30etik aurrera, Gaubeako udaletxean. Zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio lekua, eguna eta ordua titular bakoitzari, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenei dagokienez.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, alegazioak aurkez ditzakete bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

ERANSKINA
ERAGINDAKO JABEEN ZERRENDA
Gaubea Udalerrian (Araba), Fresneda eta 20425 zenbakiko euskarriaren bitartekoan, Entrambasaguas transformazioko eta banaketako azpiestazioko Bergüenda 13,2 kV-ko airetiko linearen eraberriketa
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala