Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2017ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3069

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 483/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 483/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Richard Santana Werner.

Abokatua: Begoña González Pujana.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Claudia Elizabeth Toledo Merena.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-12an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut R.S.W.k Claudia Elizabeth Toledo Merenaren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako. Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Portugaleteko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Claudia Elizabeth Toledo Merena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala