Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3024

EBAZPENA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoaren Administrazio Kontseiluko lehendakariarena, funtzionario plazak betetzeko 2016ko Enplegu Publikoko Eskaintza deialdiari buruzkoa.

2016ko abenduaren 9ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 138. zenbakian, argitaratu zen azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluaren 814/2016 Erabakia, zeinak onartzen duen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzura dauden funtzionario plazen 2016rako Enplegu Publikoko Eskaintza.

2017ko maiatzaren 17ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 55. zenbakian, argitaratu dira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzura karrerako funtzionario lanpostuak betetzeko hautapen prozesuetan bete behar diren oinarri orokorrak, aipatutako azaroaren 29ko 814/2016 Erabakian aurreikusitakoak.

2017ko ekainaren 9ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 65. zenbakian, argitaratu da aipatutako oinarri orokorretan izandako hutsen zuzenketa bat eta deialdia arautu behar duten oinarri espezifikoak, oposizio-lehiaketa sistema orokorraren bidez I. eranskinean zehaztu diren plazak betetzeko.

Eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

Deialdi honi buruz aurrerantzean egingo diren iragarkiak, oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.

GOFEko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

M.ª ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala