Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2017ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IGORREKO UDALA
2934

IRAGARKIA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeari buruzkoa.

Igorreko Udalaren Osoko Bilkurak, 2017ko ekainaren 5ean egindako batzarrean, honako erabaki hau hartu du:

1.– Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMAn) sartzeko eskatzea eta estatutuak onartzea.

2.– Udalbatzako hiru kide aukeratzea Igorre ordezkatu dezaten:

– Ainhoa Zuluaga.

– Naiara Zurinaga.

– Itsaso Bengoetxea.

Ordezkoak:

– Beinat Anzola.

– Jon Koldo Mendiolagoitia.

– Jon Bilbao.

3.– Espedientea jende aurrean azaltzea, iragarkia BAOn eta EHAAn argitaratuta.

4.– Foru Aldundiei txostena eskatzea, LILEren 103.3 artikuluaren arabera, aldez aurretik sortutakoa eta lurralde historiko batekoak baino gehiagotakoak diren udalerrien mankomunitatea delako.

5.– Honako hau zehaztea: alegaziorik aurkeztuko ez balitz, sartzeko erabakia behin betikotzat joko litzateke eta UEMAri horren berri emango litzaioke, toki-erakundeen erregistroan aldaketa inskribatzeko.

6.– Erabaki hau Udalerri Euskaldunen Mankomunitateari jakinaraziko zaio.

7.– Honako hauei jakinaraziko zaie: Hezkuntza, Gazteria eta Euskerako Batzordeko presidente eta espedientearen arduradun politikoari, Ainhoa Zuluaga andreari; eta Igorreko Udaleko Euskara teknikari eta espedientearen arduradun teknikoari, Irati Barrenetxea andreari.

Igorre, 2017ko ekainaren 6a.

Alkatea,

BEINAT ANZOLA URIARTE.


Azterketa dokumentala