Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2017ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2932

IRAGARKIA, administrazioarekiko 485/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Euskadiko CCOO Konfederazio Sindikalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, zeina 485/2017 prozedura arruntean bideratzen ari baita; auzi-errekurtso hori martxoaren 14ko 61/2017 Dekretuaren aurka aurkeztu du (Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena; 2017ko martxoaren 20ko EHAA, 55. zk.).

Ondorioz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak zein diren ez dakigunez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala