Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2017ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2882

IRAGARKIA, argitara ematen dituena Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendariaren ebazpen batzuk, zeintzuekin baja ematen baitzaie Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan I. eranskinean jasotako BGAE-ei.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren 20.e) artikuluak (urriaren 27ko Dekretuaren bidez onartu zen) honako hau xedatzen du BGAEak desegiteari dagokionez:

«e) Desegiteko erabakia, edo desegitea deklaratzen duen ebazpen administratiboa, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Aipatu legezko agindua betetzearren, ematen da iragarki hau.

Pertsona interesdunek eskura dituzte aipatu ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzan, zeina leku honetan baitago: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

I. ERANSKINA

– BGAE zk.: 66-B, EPSV para Productores de Formica Española, S.A.

– BGAE zk.: 108-A, EPSV Previtoria.

– BGAE zk.: 36-V, EPSV La Rigada.


Azterketa dokumentala