Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2017ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2863

IRAGARKIA, eranskineko zigortzeko espedientean exekuzio subsidiarioari ekiteko erabakia jakinarazten duena, Urei buruzko Legea urratu izanagatik.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari orokorraren 2017ko martxoaren 8ko erabakia aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin zen, baina ez zen lortu; bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, iragarki honen bidez egiten da jakinarazpena. Honen bidez, Administrazio Hidrauliko horrek exekuzio subsidiarioa hasiko duela jakinarazten da, SNINTRA-O-B-2012-0002 zigortzeko espedientearen ebazpena betetze aldera; izan ere, arau-haustearen erantzuleek ez dute berori bete, ez xede horretarako emandako epean, ez gerora, nahitaezko exekuzio-prozesuari buruzko ohartarazpenean, emandako epean. Era berean, exekuzioaren kostua eskatzen zaio berriro ere interesdunari.

Erabakia, bai eta Uraren Euskal Agentziaren Plangintza eta Obra Zuzendaritzaren exekuzio subsidiarioari buruzko txostena ere, hondakinen karakterizazioaren emaitzaren araberako obren balioespen ekonomikoarekin batera, behin betiko likidazioa jarduerak egin ondoren egingo bada ere, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edukiko dituzte interesdunek eskuragarri (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Erabaki horrek, gainera, jabetzara sartzeko baimena eskatu behar dela ezartzen du, birjarpen-lanak egiteari begira. Baimen hori Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio, hamar (10) eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta ohartarazten da, horrela egin ezean, baimen judiziala eskatuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 100.3 artikuluan xedatutakoa ezarriz.

Iragarki hau publiko egiten da, jakinarazpena jaso behar duten eta eranskinean zerrendatu diren interesdunek honen berri izan dezaten.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a.

Instrukzio-egilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala