Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2832

IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horrek ezetsi egiten du REC-VIC-039/2017-IV (405X1602728-3) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Ertzaintzako zuzendariaren 2017ko martxoaren 21eko ebazpenaren kontrakoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste batekin lotuta.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegian, edota demandatzaileak helbidea duen barrutiko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 24a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala