Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2820

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 9ko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izanda 2017ko martxoaren 9ko Aginduaren 10. artikuluak xedatuaren arabera diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antzerki produkziorako laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira Batzordeko kide:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Severiano Alava Urquizu jauna

– Olatz Azkue Uria anderea

– Susana Soleto Muro anderea

– Agurtzane Aizpuru Borda anderea

– Pedro Ormazabal Artetxe jauna

– Eneritz Artetxe Aranaz anderea

– Francisco Javier López Landatxe jauna

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala