Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2810

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 7koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Ekialdeko Kantauriar Arroen lurralde-bulegoburuaren lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.m) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zeinetan Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari Agentziako lanpostuak betetzeko prozedurak deitu eta ebazteko eginkizuna esleitzen baitzaio, ebazpen honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen-prozedura aske bidez betetzeko deialdia egiten da, ondorengo baldintzen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte ahal izango dute karrerako funtzionarioek, ebazpenaren eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeratan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Eskabideak Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzara igorri beharko dituzte interesdunek, hamabost egun balioduneko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.– Eskabide-orrian norberaren datuak eta egungo destinoa jaso beharko dira, baita curriculum vitae-a ere, honako hauek jasota berariaz:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera azaltzen diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, baita izangaien arabera, aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaz ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Gora jotzeko errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik hasita eta hilabeteko epean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari aurkeztu beharko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 7a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

ERANSKINA

– Izena: Ekialdeko Kantauriar Arroen lurralde-bulegoburua (kodigoa U11856 dotazioa 3).

– Lantokia: Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoa.

– Herria: Donostia.

– Kidegoa: X02EU A taldeko kidegoak (EAP).

– Destino osagarriaren maila: 29.

– Berariazko osagarria: O-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data: ez.


Azterketa dokumentala