107. zk., 2017ko ekainaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2809
IRAGARKIA, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Administrazioko taldeburuaren lanpostua (Pertsonaleko departamentua - Gizarte Segurantza arloa) izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari dagokiona.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzaileak Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko taldeburuaren lanpostua (Pertsonaleko departamentua – Gizarte Segurantza arloa) izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila helbide honetan argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, bertan adierazten den epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Donostia, 2017ko maiatzaren 12a.
Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailea.
Delegazioz (2015eko irailaren 3ko 1052/2015 Ebazpena).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.