Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2017ko maiatzaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2658

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 17koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Asier Blas Mendoza jaunak gainditu egin duela 2016ko azaroaren 16ko ebazpenak (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Politika eta Administrazio Zientzia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Asier Blas Mendoza jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 44146675S. Kodea: AGC8L1 – D00110-7. Jakintza arloa: «Politika eta Administrazio Zientzia». Saila: Politika eta Administrazio Zientzia. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Politika Konparatua» eta «Espainiako eta Euskadiko Sistema Politikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko maiatzaren 17a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala