Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2559

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 16koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, beherago zehazten den establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena: Metallo Spain S.L.U. (lehengo Elmet S.L.U.) (Berangoko Udalean kokatua).

Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu zituen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren 13., 15. eta 16. artikuluetan eta haren moldaketetan ezarritakoa eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) idatzi-zatietan ezarritakoa betetzeko, gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretu horren I. eranskineko 1. eta 2. zatietako 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.

Industrialariak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, enpresa honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: Metallo Spain S.L.U. (lehengo Elmet S.L.U.) (Berangoko Udalean kokatua). Plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun baliodunez.

Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Metallo Spain S.L.U. (lehengo Elmet S.L.U.) (Berangoko Udalean kokatua) enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean plana.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena.– Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 16a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.


Azterketa dokumentala