Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2017ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2545

IRAGARKIA, Euskotreneko langileentzako uniformeak eskuratzeko kontrataziorako lehiaketa publikoa deitzen duen lizitazioarena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: uniformeak eskuratzea.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: hiru urte.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehienezko aurrekontua milioi bat eta laurehun mila (1.400.000,00) eurokoa da (BEZa kanpo).

Kontratuaren balio aintzatetsia argitaratzeari begira, egon daitezkeen handitzeak barne, milioi bat seiehun eta laurogei mila (1.680.000,00) eurokoa da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza pleguen araberakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 31, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 5a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 10a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala