Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2017ko maiatzaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2508

AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko udalerrian (Bizkaia) «Basauri» Musika Eskola Publikoa ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Basauriko Udalak Basauriko udalerrian (Bizkaia) musika-eskola bat ireki eta jardunean jartzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan "Musika Eskola" direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua..– Baimena ematen da 2017-2018 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den musika-eskola irekitzeko eta jardunean jartzeko:

Kode-zenbakia: 48019331.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Basauri»

Titularra: Basauriko Udala.

Helbidea: Luis Petralanda kalea, z/g.

Udalerria: Basauri.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, zeharkako txirula, klarinetea eta saxofoia.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia eta txalaparta.

– Zenbait joera: baxu elektrikoa eta bateria.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala