Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2327

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 2684/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 2684/17 espedientea bideratu da Langraiz Okako espetxean preso izandako Wilma Ortiz Bejaranori baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Presoa Bolivian jaio zen, 1956-09-24an (NANa: X6586231C), Miguel eta Alinaren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Jose Zaldua doktorearen kalea 15. zk., 3. esk., Portugalete; egun non den ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman zen 2017-04-11n, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio, hitzez hitz: Wilma Ortiz Bejarano presoari emandako baldintzapeko askatasuna errebokatzea Madrilgo Probintzia Auzitegiko 7. Ataleko 77-13 auzian; autoak data-eguneko ondorioak izango ditu, eta eta presoak espetxera itzuli beharko du.

Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari.

Igor bekio ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxeari eta Estatu Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiari, presoa atxilo hartu eta espetxeratu dezan.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Fiskaltzari eta baldintzapean askatuari, EHAAn egindako argitalpenaren bidez, eta jakinarazi beraren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela –apelazioaren errekurtso subsidiario gisa– epaitegi honen aurrean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita hiru eguneko epean, edo zuzeneko apelazio-errekurtsoa bost eguneko epean.

Wilma Ortiz Bejarano, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko apirilaren 11n; halaber, ohartarazten zaio ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala