Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2326

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 616/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 616/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Margarita Maria Muñoz Barrera.

Abokatua: Sofia Escobar Campo.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Wilington Medina Gomez.

Gaia: neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-24an. Hona hemen epaitza:

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 616/2016 prozeduran, 159/17 epaia eman da 2017-03-24an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da Margarita María Muñoz Barreraren ordezkaritza prozesalak eskaturik, Wilington Medina Gómezen aurka (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du.

Wilington Medina Gómez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala