Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2324

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 269/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita zortzian, Nik, Nora Albizua De Castrok, 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 269/2016 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko martxoaren 14an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Adhemar Hernan Suarez Moreno jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2017ko martxoaren 28a.

Justizia Administrazioaren letradua,

NORA ALBIZUA DE CASTRO.


Azterketa dokumentala