Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2319

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda argitara ematen duena. Diru-laguntzen deialdia egin da adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2016ko ekitaldian.

AURREKARIAK

1.– 2016ko irailaren 23an argitaratu zen EHAAn 2016ko irailaren 20ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, diru-laguntzen deialdia egiten duena adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2016ko ekitaldian.

2.– 2016ko irailaren 20ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publikotasun-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduaren II. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduaren III. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 20ko Aginduaren IV. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

I. ERANSKINA
TALDE TEKNIKOAK MANTENTZEKO EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK 2016
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DROGA-MENDEKOTASUNEN TOKIKO PLANEI ADSKRIBATUTAKO PREBENTZIO KOMUNITARIORAKO PROGRAMAK GARATZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ARRISKUAK ETA KALTEAK PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala