Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2315

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 10ekoa, Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusiarena (Eustat), estatistika-ekoizpen ofizialeko metodologia estatistiko-matematikoen arloko prestakuntza eta ikerkuntzarako bi beka esleitzeko dena.

Eustateko zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, prestakuntza eta ikerketarako bi bekatarako deialdia egin da estatistika-ekoizpen ofizialaren estatistika- eta matematika-metodologien alorrean. Bi beka horiek egun bereko EHAAn (5. zk.) argitaratu dira.

2017ko apirilaren 3ko bilkuraren aktan jasotakoaren arabera eta aipatutako deialdiaren X.4) oinarriarekin bat, Hautaketa Epaimahaiak, gaia behar bezala aztertu ondoren, erabaki zuen bekak esleitzeko proposamena zuzendaritza orokor honi bidaltzea, baita eta ordezko bekadunak izendatzeko proposamena ere.

Hautaketa Epaimahaiaren proposamenak ikusita, eta deialdiaren X.6) oinarrian aurreikusitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

I.– Estatistika-ekoizpen ofizialeko metodologia estatistiko-matematikoen arloko prestakuntza eta ikerkuntzarako bekak hauei ematea:

– Asier Badiola Zabala.

– Ander Juarez Mugarza.

II.– Ordezkoak izendatzea, esleipenei uko egin edo beste edozein gertakari tartean bada, hurrenkera honen arabera:

1.– Joseba Fernandez de Landa Aguirre.

2.– Belén Montejo Alvarez.

3.– Garazi Janices Valencia.

4.– Iratxe Placeres García.

III.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Eustateko zuzendari nagusiari, argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioaren gaineko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala