Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2293

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 25ekoa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2016-2017 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2016ko urriaren 3ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2016-2017 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEko zuzendariaren 2016ko irailaren 8ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 6.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2016ko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2017ko apirilaren 25a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala