Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2265

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 388/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 388/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Nadia Maria Bezerra Dos Santos Teixeira.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Demandatua: Silamar Siqueira Teixeira.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2017-03-27an, eta honako hauek dira xedapenak:

Prokuradore Ronda Garcíak –Nadia Maria Bezerra Dos Santos Teixeiraren ordez eta izenean– Silamar Siqueira Teixeiraren aurka aurkeztutako demanda baietsi, eta bien arteko 1993ko urtarrilaren 23ko ezkontza dibortzioz apurtzea erabaki da. Legez dagozkion ondorioak izango ditu deklarazio horrek, eta autoetako kostuak ordaintzeari buruzko erabakirik ez da hartuko.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistrora–, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Ebazpen honen testigantza sar bedi epaien liburuan, eta jaso bedi testigantza autoetan.

Silamar Siqueira Teixeira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala