Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2256

AGINDUA, 2017ko apirilaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita «Aspace» Elbarritasun Zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenei laguntzeko Gipuzkoako Elkartearen mendeko Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuen baimena.

Aztertu da «Aspace» Elbarritasun Zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenei laguntzeko Gipuzkoako Elkartearen legezko ordezkariak abiarazi duen espedientea, hain zuzen ere, Donostiako «Aspace» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko eta Bergarako «Aspace» eta Eibarko «Aspace» kentzeko eskatuz aurkeztu zuena (denak ere erakunde beraren mendekoak). Xedea da ikastetxe bakarrean biltzea baimenduak dituzten irakaskuntza guztiak.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek hartu dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (1992ko apirilaren 9ko BOE); Agindua, 1998ko uztailaren 30ekoa, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (1998ko abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea 2017-2018 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren jarduera bertan behera uzteko:

Kode-zk.: 20006110.

Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aspace».

Titularra: «Aspace» Elbarritasun Zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenei laguntzeko Gipuzkoako Elkartea.

Helbidea: Ibaiondo 9.

Udalerria. Bergara.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

2. artikulua.– Baimena ematea 2017-2018 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren jarduera bertan behera uzteko:

Kode-zk.: 20001112.

Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aspace».

Titularra: «Aspace» Elbarritasun Zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenei laguntzeko Gipuzkoako Elkartea.

Helbidea: Santa Ines z/g.

Udalerria. Eibar.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

3. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio, 2017-2018 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Bereziko hamabi ikasgela egonkor gehitzeko:

Kode-zk.: 20004873.

Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aspace».

Titularra: «Aspace» Elbarritasun Zerebrala eta antzeko gaitzak dituztenei laguntzeko Gipuzkoako Elkartea.

Helbidea: Illarra bidea 2.

Udalerria. Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

– Hezkuntza Berezia: 25 ikasgela egonkor.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

5. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala