Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2142

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita helburu hau duen kontratua egiteari uko egiten zaiola: «publizitate-tarteak erosi eta planifikatzea eta horien estrategia taxutzea» (Espedientea: OS-B5-2017).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osalaneko kontratazio-mahaia.

c) Espediente-zenbakia: OS-B5-2017.

d) Iragarkia 2017ko martxoaren 20ko EHAAn (55. zk.) argitaratu zen.

2.– Kontratua ebaztea.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2017ko martxoaren 30eko Ebazpenaren bidez, aipatu kontratua gauzatzeari uko egin zitzaion; izan ere, iritzi zen zerbitzuaren lizitazio egoki bat egiteko komenigarria izango zela oinarri teknikoen pleguan eta dagokion karatulan aldaketak egitea. Interes publikoari eta administrazio egokiari lotutako arrazoiak daude lizitazioari uko egiteko.

Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuarekin bat, jakinarazten da denek jakin dezaten.

Barakaldo, 2017ko apirilaren 1a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.


Azterketa dokumentala