Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2135

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko martxoaren 23ko Ebazpena zuzentzeko dena. Horren bidez, jendaurrean jarri zen «Donostialdeko metroko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko proiektuak» ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda.

2017ko martxoaren 23an, Garraio Azpiegituren zuzendariak «Donostialdeko Metroko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko proiektuak» ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko den Ebazpena eman zuen; 2017ko apirilaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako udaletxearen iragarki-taulan eta prentsan.

Kontuan hartu da urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 109.2 artikuluak ezartzen duena: «herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Ikusi da era horretako hutsa aipatutako ebazpenean; eta, beraz, hori guztia kontuan hartuta honako hau

EBAZTEN DUT:

«Donostialdeko Metroko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko proiektuak» ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko den Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko martxoaren 23ko Ebazpenean atzemandako akatsa zuzenduko da.

Hain zuzen ere, honako hau dioen lekuan:

Organo honek eskumena du Gobernu Kontseilurako gordeta ez dauden trenbide-sareko proiektuak idatzi eta onartzeko, betiere Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz (dekretu hori abenduaren 30eko 248/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen). Horrek indarrean dirau Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Honako hau jaso behar da:

Organo honek eskumena du nahitaezko desjabetze-prozedurako izapidetze- eta ebazpen-egintzak bideratzeko Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegiturako lanak egin ahal izateko, betiere Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz (dekretu hori abenduaren 30eko 248/2014 Dekretuaren bidez aldatu zen). Horrek indarrean dirau Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.


Azterketa dokumentala