Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2134

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusi laguntzen pertsona onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, 2016rako, minimis araubidearen barruan, EAEko esnetarako behi-azienden ustiategietarako eta untxi-hazkuntzako ustiategietarako laguntzetarako deialdia egiten da.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduaz, 2016rako, EAEko esnetarako behi-azienden ustiategietarako eta untxi-hazkuntzako ustiategietarako laguntzetarako deialdia egiten da; hala, EAEko esnetarako behi-azienden ustiategietan eta eta untxi-hazkuntzako ustiategietan, jarduerak aurrera egin dezan; hartarako, ustiategi haiei laguntzak emanez, dituzten zailtasunak gainditu ditzaten.

Aipatu aginduaren zazpigarren puntuan ezarritako konplitzearren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren bidez, esleitu egin dira eskatutako laguntzak.

Hori dela eta, ebazpenak esleipendunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoko aginduan aurreikusitako laguntzen pertsona onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakitun izan dadin: Agindua, 2016ko apirilaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2016rako, minimis araubidearen barruan, EAEko esnetarako behi-azienden ustiategietarako eta untxi-hazkuntzako ustiategietarako laguntzetarako deialdia egiteko dena.

Argitaratze hori honako helbide elektronikoetan egiten da: «http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/minimis-vacuno-leche-cunicolas/web01-a2nekabe/es/» y «http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/minimis-esne-behiak-untxiak/web01-a2nekabe/eu/»

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala