Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2120

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 21ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen), baita gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaiena ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2017ko otsailaren 23ko EHAA) dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurara.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta behin aztertuta, aipatutako deialdiaren 4.3 oinarriak xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda (Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen hautaketa-prozedura). Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazten da.

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin betiko zerrenda interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» > «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea hautatu) «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei eskatzen zaizkien betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren 11. oinarriak xedatutakoari jarraikiz, hautatuak diren izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita egiaztatzen bada interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

4. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Aipatutako behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» > «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» > «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

5. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 21a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala