Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2117

547/2017 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariordea lanpostua bete dezan, Inmaculada Moro Casuso izendatzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2017ko martxoaren 22ko EHAAn argitaratu zen (57. zenbakia), Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 10eko 437/2017 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak baloratu ere, curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Inmaculada Moro Casuso andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Inmaculada Moro Casuso andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala