Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2115

565/2017 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Idoia Sagarminaga Ugalde andrea Gorlizeko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 66/2006 Ebazpenaren bidez (martxoaren 15eko EHAA, 52. zk.), Idoia Sagarminaga Ugalde andrea Gorlizeko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Idoia Sagarminaga Ugalde andrea Gorlizeko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko apirilaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gorlizeko Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala