Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2017ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2078

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, zehazki 428/2016-R administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua). Errekurtso hori Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren aurka aurkeztu da –ebazpen horrek gora jotzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zehazki Giza Baliabideen zuzendariak 2016ko urtarrilaren 2an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztua–. Azken ebazpen horrek, halaber, ezetsi du 42 euroko erreklamazioa, 2016ko urtarrilaren 1ean egindako zerbitzuaren mantenu-dietari dagokiona.

Espedientea: PCA-389/2016-IX.

Iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 18a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala