Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2017ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2069

EDIKTUA, 294/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 294/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Seguros Lagun Aro, S.A.

Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Ainhoa Isabel Delgado Marroquin eta Jose Javier Garcia Garcia.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-02-20an. Hona hemen epaitza:

91/17 epaia, 2017ko otsailaren 20koa, hitzezko judizioko 294/2016 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Seguros Lagun Aro, S.A., Frade Fuentes prokuradore duela, eta, bestetik, demandatu gisa, Ainhoa Isabel Delgado Marroquín eta Jose Javier Garcia Garcia (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Ainhoa Isabel Delgado Marroquin eta Jose Javier Garcia Garcia demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala