Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2060

IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten da Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-15/2017-T zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena.

Sonia Romero Chorro andreari («Bar Mandrágora» establezimenduaren jabea denari – Bilbao La Vieja kalea 23, Bilbao) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko martxoaren 21ean izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik (tabakoa erretzen uztea) irekitakoan.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)- gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko apirilaren 7a.

Espedientearen idazkaria,

Leire Bergara Sautua.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala