Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2017ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1959

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko urtarrilaren 20ko Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez 14572 lanbide-zenbakia duen Ertzaintzako funtzionarioak funtzionario izateari uztea xedatzen da, hala badagokio, entzunaldiaren izapidea gauzatu ondoren.

Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, ebazpen horren jakinarazpen gisa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hamabost (15) eguneko entzunaldia ematen da. Epe horren barruan alegazioak aurkeztu, eta egokitzat jotzen dituen agiri eta justifikazioak ekarri ahalko ditu. Alegaziorik aurkezten ez badu, funtzionario izateari uzteko ebazpenaren proposamena behin betiko bihurtuko da.

Funtzionario izateari uztea xedatzen duen ebazpena behin betiko bihurtuta, eta ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotakoaren arabera, horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke bi hileko epean, jakinarazpen-datatik aurrera. Hori jakinarazi da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunak eskura du ebazpenaren testu osoa Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan (espedientea: 24287), Erandion (Bizkaia) (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Kubo Eraikina).

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2017ko otsailaren 23a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

MIREN KARMELE ARIAS MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala