Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2017ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1947

AGINDUA, 2017ko martxoaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Policlínica Gipuzkoa Fundazioaren estatutuetako 10. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko abenduaren 22an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan Joaquín Fuentes Biggi jaunak Policlínica Gipuzkoa Fundazioaren izenean eta haren ordez aurkeztutako eskabidea, fundazioaren estatutuen 10. artikuluan egindako aldaketa inskribatzekoa.

Eskabidearekin batera, sozietatearen erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren kopia sinplea aurkeztu da. Fundazioak egiletsi zuen eskritura hori, 2016ko abenduaren 21ean, Donostiako notario José Carlos Arnedo Ruiz jaunaren aurrean (protokolo zk.: 2.508).

Eskritura publiko horrekin batera, fundazioko idazkari Joaquín Fuentes Biggi jaunak, lehendakariaren oniritziarekin, Donostian 2016ko irailaren 29an emandako ziurtagiria aurkeztu zen, Patronatuak 2016ko irailaren 28an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 10. artikulua aldatzea.

Bigarrena.– 2017ko urtarrilaren 24ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion fundazioari zuzen zitzala atzemandako akatsak. eta 2017ko martxoaren 14an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean fundazioak bidalitako dokumentazioa.

Dokumentazio zuzentzaile horretan jasotzen da osorik aldatutako 10. artikuluaren idazketa berria.

«10. artikulua.– Osaera eta iraupena.

Patronatuak lau kide izango ditu gutxienez eta 10 gehienez; hona hemen zeintzuk izango diren kideok:

1.– Policlínica Gipuzkoako Administrazio Kontseiluko lehendakaria.

2.– Policlínica Gipuzkoako Zuzendaritza Medikoa.

3.– Zortzi kide gehienez; horietako batek patronatuko idazkariaren lanak egingo ditu.

Duten karguagatik patrono direnek patrono izateari utziko diote kargua uzten duten unean, eta automatikoki ordezkatuko dituzte karguen titular berriek.

Patronatuko gainerako kideak lau urterako izendatuko dituzte; dena den, berriro ere aukeratu ahalko dituzte denboraldi berdinerako, mugarik gabe.

Patrono-izaera pertsona juridiko bati esleitzen zaionean, pertsona fisiko batek ordezkatuko du».

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua).

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira bereziki: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 27 eta 51.2. artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1. Artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikulua, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartua. Egindako estatutu-aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Policlínica Gipuzkoa Fundazioaren estatutuetako 10. artikuluan egin den aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, fundazioaren patronatuak 2016ko irailaren 28an erabakitakoa, agindu honen data duela, fundazioak 2016ko abenduaren 21ean Donostiako notario José Carlos Arnedo Ruiz jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2.508).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala