Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2017ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1944

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 20koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mediterraneako Arroen Lurralde Bulegoko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.m) artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Aguirre Orcajo jauna izendatzea Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen Lurralde bulegoko buru (U11856 kodea, 1 dotazioa, 29 maila).

Bigarrena.– 2017ko apirilaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.

Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

Ernesto Martinez de Cabredo Arrieta.


Azterketa dokumentala