Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2017ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1943

AGINDUA, 2017ko apirilaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Yolanda Ripa Anduezak goi-kargudunaren idazkariaren kargua uztea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Auzibide Zuzendaritzan (520010 kodea, 4 dotazioa).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Yolanda Ripa Andueza andreak Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Auzibide Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren kargua uztea (kodea: 520010; dotazioa: 4; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A), Administrazioko beste lanpostu batean jardun dezan, eta eskerrak ematen dizkiot egindako lanarengatik.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2017ko apirilaren 24an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala