Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1888

46/2017 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea berariazko identitate-ikur bat onartzen duen erabakia, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko.

Honako erabaki hau onartu zuen Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 4an egindako bilkuran: Berariazko identitate-ikur bat onartzen duen erabakia, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko. Bada, publikotasuna eman behar zaio erabaki horri, eta horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki honen testua: Berariazko identitate-ikur bat onartzen duen erabakia, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko. Eranskinean jasota dator erabakiaren testua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 4KO 46/2017 EBAZPENARENA.
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, 2017KO APIRILAREN 4KOA, BERARIAZKO IDENTITATE-IKUR BAT ONARTZEN DUENA, EUSKO JAURLARITZAREN PUBLIZITATE-KANPAINA ETA DIBULGAZIO-JARDUERA GUZTIETAN APLIKATZEKO.

XI. legegintzaldia hasi eta Eusko Jaurlaritza berria eratu ondoren, beharrezkotzat jo da elkarrizketa, ezberdinen arteko akordio gaitasuna eta guztion arteko lana balioestea, zailtasun ekonomikoak gainditzeko, gizartearen kohesioa berreskuratzeko eta ongizatea lortzeko. Ildo horretan, eguneratu egin behar da irudia eta sendotu oraingo identitate korporatiboa, Jaurlaritzaren sailek gauzatzen dituzten dibulgazio-jardueren eraginkortasuna sustatzeko.

Asmoa da argudio iradokitzaile bat erakustea, Euskadirentzat izaera bereizgarri bat duena, gizarte ekintzaile, solidario eta guztion onerako lan egiteko prest dagoen gizarte baten funtsa eta talde-kultura erakusteko; argudio horrek, bestalde herritarrak inplikatu ditzan, herritarron balioak bultzatu eta sustatuz.

Helburu hori jendaurrean ikusarazteko, «claim» «tagline» edo literatura adierazpide bat diseinatu da marka eta bere eduki estrategikoa indartzen laguntzeko. Adierazpide horretan kudeaketa publiko guztien azken helburua jaso da. Hauxe da adierazpidea:«Euskadi, auzolana / Euskadi, bien común».

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren hirugarren artikuluaren lehen paragrafoan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta beren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak erabiliko dituzte, eta ez besterik, jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan; beti ere, bat eginda eskuliburuan jasotako berezitasun teknikoekin eta erabilera-irizpideekin.

Bestalde, artikulu horren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango dira jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan, baina, horretarako, ezinbestekoa izango da Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia, beti ere Lehendakaritzaren idazkari nagusiak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Hartutako erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horretarako, bidezkoa da berariazko beste nortasun-ikur bat onartzea –«Euskadi, auzolana / Euskadi, bien común», alegia– eta indarrik gabe uztea Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko ekainaren 11n hartutako erabakiaren bitartez onartutakoa –«Compromiso con las personas – Pertsona helburu», hain zuzen–.

2017ko martxoaren 29an aldeko txostena eman du Lehendakaritzaren idazkari nagusiak eta hor justifikatu du badirela baldintzak jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan bestelako nortasun-ikur bereziak erabiltzeko.

Horrenbestez, Lehendakariaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu ondoren, hauxe erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Berariazko identitate-ikur bat onartzea, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan erabiltzeko –alegia, »Euskadi, Auzolana / Euskadi, Bien Común «mezu bateratzailea edo ikur-hitza jarriko da Eusko Jaurlaritzaren erakunde-markaren gainean– eta, beraz, indarrik gabe uztea berariazko aurreko identitate-ikurra –»«Compromiso con las personas – Pertsona helburu», hain zuzen–.

Bigarrena.– Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren ebazpenez zehaztuko da nola erabili zehaztapenak publizitate euskarrian.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako sailetako Zerbitzu zuzendariek, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, zaindu beharko dute berariazko identitate-ikurra behar bezala erabiltzen dela.

Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak aginduko du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila».


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana