Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1874

IRAGARKIA, 405/2016 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Agustín Sánchez Madariaga jaunak prozedura laburtuaren bidez 405/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1165/2016 Ebazpenaren aurka; horren bidez ezesten da gora jotzeko errekurtsoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 22ko 123/2016 Ebazpenaren aurka, webgunean 2014ko aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena, modalitate hauei dagokienez: lanpostu hutsen zerrenda eta ordezkapenen zerrenda, eta Ofizial kategoriako zerrendei dagokienez, soilik (mantentze-lanetarako ofizialen lanpostu funtzionalak).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarrenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala