Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1864

EDIKTUA, 673/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, 673/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Acha Gourmet, S.L.k eskatuta, Jessica Cabezuelo Nuez-en aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

73/2017 EPAIA

Epailea: Ana Hernández García andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Acha Gourmet, S.L.

Abokatua: Jose Felix Gullon Vara.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Alderdi demandatua: Jessica Cabezuelo Nuez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Osorik baietsi behar dut Gómez prokuradoreak, Acha Gourmet, S.L.ren izenean eta ordez, aurkeztutako demanda, Jessica Cabezuelo Nuez-en aurkakoa; eta demandatua auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut: 400 euro, ebazpen honetako laugarren oinarriaren araberako interesak, eta eta prozedura honetan sortutako kostuak, PZLko 394.3 artikuluko muugekin.

Aurkaratzeko era: ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZLko 445.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko martxoaren hamaseian.

Eta Jessica Cabezuelo Nuez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala