Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1863

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1117/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1117/16 BBNA.

Alderdi demandatzailea: Jessica Santano Hernandez.

Alderdi demandatua: Roberto Jimenez Gonzalez.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1177/16 BBNA behin betiko neurriak aldatzeko prozeduran –Jessica Santano Hernandez demandatzailearen eta Roberto Jimenez Gonzalez demandatuaren artekoan– 125/2017 Epaia eman da.

Roberto Jimenez Gonzalez demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala