Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1861

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 10/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 10/2015 judizio arrunta.

Demandatzailea: Almacenes Zuhaitz, S.L.

Abokatua: Gabriel Carlos Alfonso Masip.

Prokuradorea: Javier Sanz Velasco.

Demandatua: Carpinteria Romik CB, Jesus Miguel Lorenzo Gorrochategui eta Roberto Fernandez Castro.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-18an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Carpintería Romik baltzua, Roberto Fernández Castro eta Jesús Miguel Lorenzo Gorrochategui-ren aurka, autoetan Sanz Velasco prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, demandatuak kondenatzen ditut baltzu auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera: zortzi mila ehun eta berrogeita hamasei euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (8.156,56) eta legezko interesak; guztiarekin ere, prozesuan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jesus Miguel Lorenzo Gorrochategui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala