Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1856

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 29koa, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko idazkariarena, berrantolaketak eragindako ikastegiko ataletako koordinatzaileei zenbait administrazio egintzetarako eskuordetzeko dena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 27an egindako bileran UPV/EHUko ikastegiak berrantolatzeko proposamena onartu zuen.

Bigarrena.– 2015eko uztailaren 3an Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak emandako aginduaren bidez (2015eko uztailaren 9ko EHAA) Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegiak berrantolatu eta berriak eratzea onartu zen. Aginduan bertan zehaztutakoaren arabera, berrantolaketa eta ikastegi berriak indarrean sartuko dira unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartutako Ikastegien Oinarrizko Arautegia EHAAn argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.– 2016ko urtarrilaren 4an argitaratu zen Ikastegien Oinarrizko Arautegia EHAAn, eta, beraz, berrantolaketa eta uztailaren 3ko aginduaren eranskinean jasotako ikastegi berriak 2016ko urtarrilaren 5ean sartu ziren indarrean.

Laugarrena.– UPV/EHUren Estatutuetako 207. artikuluak dioenez, idazkari akademikoak ikastegiko gobernu, ordezkaritza eta administraziorako kide anitzeko organoen ekintza eta erabakien fede ematen du; akta liburuak egiteaz eta zaintzeaz arduratzen da eta ziurtagiriak egiten ditu, hala erabakienak nola bere aurrean gertatzen diren ekintza eta gertakari guztienak edo ikastegiko dokumentazio ofizialean jasota daudenenak. Bestalde, Ikastegien Oinarrizko Arautegiak 7. artikuluan, bat etorrita UPV/EHUko Estatutuetako 131 artikuluarekin, xedatzen du ikastegiko atalak sortu ahal izango direla irakaslanaren antolaketak hala eskatzen duenean. Halakoetan, koordinatzaile bat egongo da, dekanotza taldean edo zuzendaritza taldean sartuko dena zuzendariorde edo dekanorde karguarekin.

Bosgarrena.– Ikastegietako ataletan zerbitzuak ahalik eta ondoen ematen jarraitu ahal izateko, beharrezkoa da ikastegi horietako idazkari akademikoek ataletako koordinatzaileei eskuordetzea dokumentu eta agiri batzuk sinatzeko eskumena.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 9. artikuluan jasotzen du administrazio organoek beste organo batzuei eskuordetu diezazkieketela beren eskumenak, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta hierarkikoki bata bestearen mendekoa ez izan (.).

40/2015 Legeko 9. artikuluak dio 3. atalean eskuordetutako eskumenak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, eta hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria da. Bestalde artikulu bereko 4. atalak xedatzen du administrazio erabakiak eskumenez ematen direnean espresuki adierazi behar dela hala eman direla, eta eskumenak eskuordetu dituen organoak emandakotzat joko direla

Aipatutakoagatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eskuordetzea ataleko koordinatzaileei idazkari akademikoaren eskumena, dokumentu eta ziurtagiri hauek egiteko:

I.– Ikasleen kasuan, espediente akademikoari eta atalean ematen den titulazioari dagozkionak.

II.– IIPren kasuan, atalean egiten den jarduerari eta atalari atxikitako langileei buruzko txostenei dagozkien ziurtagiriak, idazkari akademikoak egin beharrekoak direnean.

Eskumenak eskuordetzeko ebazpen honen babesean koordinatzaileek igorriko dituzten dokumentuetan eskumenak eskuordetu egin direla adierazi beharko da.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea berrantolaketak eragindako ikastegietako atalei eta UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiari.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Ebazpena aipatutako aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Bilbao, 2017ko martxoaren 29a.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko idazkaria,

HENAR DÍEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala