Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1852

AGINDUA, 2017ko martxoaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzen eta aldatzen dituena.

Aintzat hartuz Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren 30., 31., 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoa; eta Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeak 2017ko martxoaren 6ko bileran onartutako dokumentuak ebaluatzeko taulen proposamenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean azaltzen diren dokumentuak ebaluatzeko taulak onartzea.

Bigarrena.– 0150 kodea duen dokumentuak ebaluatzeko taula aldatzea; 2015eko maiatzaren 20ko Aginduaren (2015eko uztailaren 2ko EHAA, 123. zk.) bidez onetsi zen, eta agindu honen II. eranskinean jasotako idazkera izango du aurrerantzean.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala